Asteartean, aurreko egunean utzitako muralarekin hasi ginen, hasi eta bukatzea zen gure asmoa. Eta horrela egin genuen. Aurreko astean gure ideia zein zen nahiko argi geratu zitzaigun, eta horri ekiteko argazki batzuk behar genituen. Horretarako taldekide batek argazkiak atera zituen eta behin argazkiak genituela lanean hasi ginen.Argazkiak nola jarri behar genuen pentsatzen hasi ginen, eta ondoren egin beharreko aldaketa guztiak egin eta argazkia osatzen joan ginen. Gure ideia guztiz plasmatua gelditu zen arte.
honako hau da gure murala:
Hoenkin adierazi nahi duguna da guk gure unibertsitateko ikasketetan hainbeste aldiz esan digutena islatu nahi genuen. Esandako hori guk daukagun motxila bete behar dugula da. Bidea ez dela inoiz bukatzen eta bidetik aurkitzen ditugun gauza guztiekin motxila bete behar dugula. Beraz, horregatik mural hau egitea okurritu zitzaigun.
asteazkenean, berriz, manifestuarekin hasi ginen. Manifestuak lan gehiago eman digu. Ez genekien oso ondo nola izan behar zen, zein zen formatua. Buelta dexente eman ondoren, irakasleekin hitz egin ondoren, bai Josemirekin eta baita Estitxurekin ere erabaki genuen manifestua orri bateko lana izango zela, nahiz eta aurretik genekiena manifestu osoa guk egin behar genuela izan. Beraz, muralaren ideia berdinetik abiatuz zerbait desberdina egitea okurritu zitzaigun, baina beti ere ideia berdina mantenduz. Horretarako argazki bat hartu eta testu batzuk idazten egon ginen. Testuak idatzi genituen baina kolorearen erruz ez zen oso ondo ikusten, argiagoak jartzen genituen eta ez zitzaigun gehiegi gustatzen, beraz, denbora dexente ibili ginen honekin. Azkenean egitea lortu dugu. eta hau da gure manifestua:

Beraz, bi lan hauek bukatu genituen, baina beste lan bat egin behar genuen. Praktiketako eskolen konparaketaren lana egin genuenean irakasleak esan zigun lan honekin erlazionaturiko aurkezpen bat egin behar genuela, beraz, aurkezpen hori prestatu genuen. Baina aste honetan enteratu gara aurkezpen hori ez dela guk egin behar genuen bezala egin behar, eta azkenean ez duela lotura handirik izan behar gure lanarekin. Beraz, klasera hirugarren egun hori joan ginen lan hau egiteko asmoz. Nahiko zaila egin zaigu honekin hastea, ez genuelako lotura bat ikusten lana eta aurkezpenaren artean, eta ondorioak edo azaltzeko aurkezpenean baina irudien bidez oso zaila iruditzen zaigu. Beraz, denbora dexente egon ginen pentsatzen nola egin eta azkenean ideia bat etorri zitzaigun. Horrekin hasi ginen, baina ez genekien oso ondo nola irudikatu ideia hori, eta azkenean oporretatik bueltan egingo genuela esan genuen, batez ere nahiko nekatuak geundelako dagoeneko.
Oso ondo pasa danak oporretan!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario