martes, 17 de mayo de 2011

azken sarrera

bueno dagoeneko kurtsoa bukatzen ari gara eta honekin batera gure magisteritzako diplomatura ere bukatzen dugu. Hurrengo urtean gutako batzuk lan munduan sartuko gara eta beste batzuk, berriz, ikasten jarraituko dute, baino bakoitzak bere bideari ekingo diogu elkarrekin hiru urte pasa ondoren. Hiru urte hauetan hainbat gauza ikasi ditugu eta beste hainbat dagoeneko ahaztu ditugu.
azkeneko trimestre hau nahiko motza izan da eta aterrizatu dugunerako bukatu da. Teknologia berrien ikasgai honetan, hasieran nahiko galdutak ibili ginen. Ez genuen ia ezer ulertzen eta ez genekien zehazki zer egin behar genuen. Baina pixkanaka, denon laguntzarekin antolatzen hasi ginen eta lanei ekin genien. lehenengo gauza egin genuena praktiketako eskoletako iktren konparaketa izan zen. Honekin batera, bi aurkezpen egin genituen, bat balio zuena eta beste bat balio ez zuena.

Behin honekin bukatuta, manifestuarekin eta muralarekin hasi ginen. Bi lan hauekin nahiko arazo izan genituen, izan ere, ez genekien oso ondo zer eta nola egin behar genuen. Genekien bakarra zen erakusketa batetarako zela, baino besterik ez. Baina galdetzen, azkenean lortu genuen jakitea zer zen. Horretarako, guk gure gogoeta egin genuen eta behin gogoeta eginda, taldeko guztien artean zer eta nola egin erabaki genuen. Horretarako, hainbestetan esandakoa jarraitu genuen, hau da, gure biziztan zehar motxila bete behar dugula. Ideia hori hartuz, manifestua eta murala egin genituen.

Honekin batera, asteazkenetan, programa ezberdinak erabiltzen ikasi dugu. Taldeka, batzuk besteei erakutsiz, lanak egiteko, ..., baina batzuk nola funtzionatzen duten ikasi dugu. Modu honetan, askoz atseginagoa egiten da hauen ikaskuntza, eta zuk probatzen baduzu, azkenean errazago ikasiko duzu beste norbaitek esaten baino.

Bestetik, astero, gure gogoetak eta lanak blogean jarri behar izan ditugu, eguneroko bat bezala. Honela, ikasgaiari orden bat ematen diogu, eta badakigu aurreko astean zertan egon garen, eta gogoeta bat bururatuz gero, bertan plazaratzeko aukera eman digu.

Eta lan eta ikasgai guztietan bezala, informazio osagarria ere bilatu ditut eta nahiko interesgarriak direla esango nuke.

Bukatzeko esan, oso gai interesgarria dela, baina nik beste kurtsoren batetan jarriko nuke, modu honetan, probetxu handiagoa aterako genioke. Baina tira, ez dugu esango inoiz ez dugula erabiliko!

animo guztioi eta ea zortea dakazuten bai lanean eta baita beste ikasketetan ere. Eta ez ahaztu hiru urte hauetaz!! muxu asko denontzat!!!

lunes, 16 de mayo de 2011

"una imagen vale mas que mil palabras"

hezkuntza aldatu behar dugula uste dut. unibertsitatean hainbat irakaslek hori egiteko indarra eta gogoak eman dizkigute. Honen adibide garbia iaz plastikan egin genuen teknografia da. Plastikaren gaian zentratu ginen, baina azken finean hezkuntza guztiaren kritika bat da.

Nik uste dut hezkuntzari buelta emateko eman behar den lehenengo pausoa dagoen egoeraz ohartzea da eta behin hori eginda kritikatzeko gai izan behar gara. Horretarako marrazki hauek aurkitu ditut, irudi sinple batez hainbat gauza esaten baitituzte:

a

hemen ikusi dezakegu eskolak gaur egun fabrikak bezelakoak direla, eta umeak produktuak bezala iksuten direla.





hemen ikusi dezakegu nahiz eta adin berdina izan, haurrak oso desberdinark direla beraien artean, eta beraz, umea den bezalakoa onartu behar dugu. Eta argi dagoena da ume bakoitzak bere erritmoa duela eta hau errespetatu beharko genukeela.

ken robinson

Klasean behin ikusi genuen bideo bat etorri zait gaur burura, Ken robinsonena da, eta nire blogean egon behar dela uste dut. Izan ere, irakasle izango garen neurrian, horrelako gauzak eta ideiak gure buruetan izan behar ditugula uste baitut.

">

7. astea eta azkena!

aste honetan, ikasgaiari bukaera bat emateko asmoz tutoretza bat izan dugu. Bertan, gure sentipenak eta nola ibili garen kontatu diogu irakasleari. Eta aholku bezala, ikasgai hau lehenengo edo bigarren kurtsoan jarriko genukeela esan diogu, izan ere, orain ikusten eta ikasten ari garen programa hauei emango geniekeen erabilera handiagoa izango litzateke. Orain, unibertsitatea bukatzen baitugu eta batzuk lanera goaz, eta unibertitatean hainbeste aldiz erabili ditugun power pointak ordezkatu genezake. Baina tira, beharbada gure bizitzan zehar hainbat aldiz erabili beharko ditugu oraindik!

Asteazkenean, berriz, aurkezpenekin jarraitu genuen. Oraingoan gure taldeari tokatu zitzaion eta mariak egin zuen. nahiko gustora gelditu ginen taldeko guztiak egindako lanarekin. Beste taldeek ere oso lan politak eta gogoeta sakonak egin dituztela ikusi ahal izan dugu. Egun honekin, gure irakasgaiari bukaera eman diogu. Bloga txukundu baino ez zaigu gelditzen!

6. astea

oporretatik bueltan, lanean jarraitu genuen. Asteartean, gure aurkezpenarekin egon ginen, eta bukatu ere egin genuen. Vuvox programa erabili genuen hortarako eta honekin batera testu antzeko bat idatzi genuen irudien osagarri gisa.

Asteazkenean, berriz, aurkezpenekin hasi ginen. Hainbat taldek egin zuten aurkezpena eta asko gustatu zitzaidan nola programa ezberdinak erabiliz, eta irudiekin soilik, hainbat gauza esan daitezkeela ikusteak. Gehiengoak, vuvox edo prezi programak erabili dituzte hau egiteko, irudiak erabiltzeko programa aproposenak biatira.

ez zaigu ezer gelditzen bukatzeko!!animo guztioi!!!

vuvox programarekin egindako lanaren aurkezpena

gure aurkezpena egiteko garaian programa aukeratu behar genuen, eta vuvox erabiltzea erabaki genuen. Izan ere. argazkiak eta irudiak erabiltzerako orduan programa eraginkorrena hau zela iruditu zitzaigun. Hori honela izanda, irudiak jartzen joan ginen, eta ondoren, testu bat idatzi genuen honekin batera. Jarraian, gure aurkezpena txertatuko dut.

">

Hau izan zen idatzi genuena, eta irudiekin batera esan nahi genuena:

-Azken urte hauetan gure gizartean teknologiak ikaragarrizko aurrerapena eta eboluzioa izan du.
-Horregatik zurrunbilo baten moduan eskoletako geletan eta haurren bizitzan agertu da.
-Pixkanaka haurrak ordenagailuetara hurbildu dira baina horretarako irakasleek euren ezagutzak alor honetan sakondu behar izan dituzte.
-Ikasleak pixkanaka ordenagailuen munduan murgiletzen joan dira hauek jolaserako erabiliz, proiektu telematikoetan parte hartuz, idazketarako baliabide bihurtuz eta entretenitzeko erabiliz. Ordenagailua gelako jardueren osagarri bilakatu da.
-Baina noizbeinka itsutu gabe ordenagailuekiko distantzia bat hartzea beharrezkoa da horrela gelan izango duen erabilera antolatua eta orekatua izan dadin.

sábado, 14 de mayo de 2011

bilakatuz, transformamos

aurretik aipatu dudan bezala, ikasgai honetako lanetako bat erakusketa batetarako manifestu eta murala egin behar izan dugu. Hona hemen gelako gehienekin osatutako liburuxka, ikusteko aukera izan dezazuen:


">

honekin batera, erakusketaren bideoa daukazue, horrela erakusketan zer ikusiren ideia bat egin dezakezue!
ea gustatzen zaizuen!!

">

martes, 10 de mayo de 2011

Wordle programa

Programa ezberdinekin saltxeatzen jarraituz, honako honetan Wordle programa erabili dut. programa hau guztiz probetxagarria dela esango nuke batez ere zerbait esan nahi duzunean, baina hitzekin bakarrik esateko, inolako testu idatzirik gabe, inolako irudirik gabe, pentsatzeko soilik.

Hau da honako honetan egin dudana:


Wordle: HEZKUNTZA">

miércoles, 4 de mayo de 2011

aurkezpena

aurreko egun batean esan nuen bezala, iktren erabilera eskola ezberdinetan egindako konparaketa lana horrekin batera aurkezpentxo bat prestatu genuen. Behin prestatua genuenean, irakasleak esan zigun hori ez zela egin behar eta beste bat egin behar izan dugu. Baina hau eginda dagoenez, norbaitek ikusi nahi badu, nire blogera igotzea pentsatu dut:

">

eskolen IKTren konparaketa

Dagoeneko, praktiketako eskoletako IKT-ren konparaketa bukatu dugu. Lan honek gure gogoeta egiteko balio izan digu. Modu honetan, ikusi dugu eskoletan teknologia berriei geroz eta garrantzia gehiago ematen zaiela. hona hemen gure lana:



">

martes, 19 de abril de 2011

5. astea!!

Aste honetan lan ta lan ibili gara. eta klasera bi egunetan joan beharrean hiru egunetan joan gara, horrela lana bukatzeko asmoz.

Asteartean, aurreko egunean utzitako muralarekin hasi ginen, hasi eta bukatzea zen gure asmoa. Eta horrela egin genuen. Aurreko astean gure ideia zein zen nahiko argi geratu zitzaigun, eta horri ekiteko argazki batzuk behar genituen. Horretarako taldekide batek argazkiak atera zituen eta behin argazkiak genituela lanean hasi ginen.Argazkiak nola jarri behar genuen pentsatzen hasi ginen, eta ondoren egin beharreko aldaketa guztiak egin eta argazkia osatzen joan ginen. Gure ideia guztiz plasmatua gelditu zen arte.

honako hau da gure murala:



Hoenkin adierazi nahi duguna da guk gure unibertsitateko ikasketetan hainbeste aldiz esan digutena islatu nahi genuen. Esandako hori guk daukagun motxila bete behar dugula da. Bidea ez dela inoiz bukatzen eta bidetik aurkitzen ditugun gauza guztiekin motxila bete behar dugula. Beraz, horregatik mural hau egitea okurritu zitzaigun.

asteazkenean, berriz, manifestuarekin hasi ginen. Manifestuak lan gehiago eman digu. Ez genekien oso ondo nola izan behar zen, zein zen formatua. Buelta dexente eman ondoren, irakasleekin hitz egin ondoren, bai Josemirekin eta baita Estitxurekin ere erabaki genuen manifestua orri bateko lana izango zela, nahiz eta aurretik genekiena manifestu osoa guk egin behar genuela izan. Beraz, muralaren ideia berdinetik abiatuz zerbait desberdina egitea okurritu zitzaigun, baina beti ere ideia berdina mantenduz. Horretarako argazki bat hartu eta testu batzuk idazten egon ginen. Testuak idatzi genituen baina kolorearen erruz ez zen oso ondo ikusten, argiagoak jartzen genituen eta ez zitzaigun gehiegi gustatzen, beraz, denbora dexente ibili ginen honekin. Azkenean egitea lortu dugu. eta hau da gure manifestua:



Beraz, bi lan hauek bukatu genituen, baina beste lan bat egin behar genuen. Praktiketako eskolen konparaketaren lana egin genuenean irakasleak esan zigun lan honekin erlazionaturiko aurkezpen bat egin behar genuela, beraz, aurkezpen hori prestatu genuen. Baina aste honetan enteratu gara aurkezpen hori ez dela guk egin behar genuen bezala egin behar, eta azkenean ez duela lotura handirik izan behar gure lanarekin. Beraz, klasera hirugarren egun hori joan ginen lan hau egiteko asmoz. Nahiko zaila egin zaigu honekin hastea, ez genuelako lotura bat ikusten lana eta aurkezpenaren artean, eta ondorioak edo azaltzeko aurkezpenean baina irudien bidez oso zaila iruditzen zaigu. Beraz, denbora dexente egon ginen pentsatzen nola egin eta azkenean ideia bat etorri zitzaigun. Horrekin hasi ginen, baina ez genekien oso ondo nola irudikatu ideia hori, eta azkenean oporretatik bueltan egingo genuela esan genuen, batez ere nahiko nekatuak geundelako dagoeneko.

Oso ondo pasa danak oporretan!!

viernes, 8 de abril de 2011

saltxeatzen

Egunkarian eskola 2.0 programari buruzko artikulu bat irakurri dut. Uste dut komenigarria dela jakitea zein dan programa honen egoera eta horretagik artikuluaren link-a jarriko dut, nahi duenak irakurri ahal izateko!

http://www.diariovasco.com/v/20110407/al-dia-sociedad/programa-eskola-implantado-colegios-20110407.html


jueves, 7 de abril de 2011

laugarren astea

atse honetan, printzipioz gure praktiketako eskoletan IKt-ren erabilerari buruzko lana bukatu dugu. Dena txukundu, portada polita jarri eta gure beste gelakide batzuei bidali diegu, beraiek lan hau zuzendu dezaten word-eko "control de cambios" erabiliz. Modu berean, beraiek guri ere beraiena bidali ziguten berdina egiteko, eta apliakzio hau erabili ahal izateko saltxeatzen ibili gara eta asmatu dugu nola funtzionatzen duen,eta beraien lana zuzendu dugu.

honetaz gain, murala eta manifestuarekin hasi behar ginela eta taldeko guztiak gure ideak bota genituen eta guztiekin ideia oso bat egiten saiatu ginen. Manifestu eta murala Estitxuk egin nahi duen erakusketa batetarako dira, eta bere laguntzarekin gutxi gora-behera zer egin behar dugun esan digu. Bi lan hauetan gure sentimenduak, iritziak, asmoak,... plazaratu behar ditgu magisteritzari bukaera bat eman nahaian.
Behin idei bakar bat izan dugunean, glgster programarekin egiten saiatu gara. Horretarako, programa hau erabiltzen ikasi behar izan dugu, eta muralean guk nahi duguna adierazten saiatu gara.

muralarekin nahiko lan gelditzen zaigu, guk nahi dugun bezala geratzeko eta guk nahi duguna islatu ahal ziateko.Hala ere, pozik gaude, lan bat behintzat bukatu baitugu eta bestea bidean dagoelako!!

sábado, 2 de abril de 2011

3. astea!

aste honetan lanarekin buru belarri aritu gara. Aurreko astean bakoitzak bere praktiketako eskolan ikusitakoa idazteko erabaki genuen, horrela lana aurreratzen joateko. Eta behin hori eginda, dena txukuntzen ibili gara, eta baita ondorioak, alde onak eta txarrak idazten ere.

Honetaz gaiz, asteazkenean, aurreko astean bezala, gure artean programa ezberdinak erakusten ibili gara. Nik prezi kontrolatzen dut batez ere, eta beraz, hori azaltzen saiatu naiz, nik ezagutzen dudanaz behintzat!

jueves, 24 de marzo de 2011

bigarren astea

aste honetan eskolen konparaketen lanarekin ibili gara. Bakoitzak gure eskolako IKTren erabilera nolakoa den adierazten saiatu gara eta danen artean ondorioak ateratzen ibili gara.

Honetaz aparte, tutoretza bat izan dugu irakaslearekin eta lanei buruz genituen dudak argitu ditugu eta lan hori nola hasi pentsatzen hasi gara.

Ea hurrengo astean eskolen lana bukatzen dugun eta beste lanekin hasten garen!!

Bestela, vuvox eta prezirekin ibili gara. Talde batek beste talde bati ikasitako programa pixkat azaldu behar zion. Niri vuvox esplikatu didate eta uste dut oso aprobetxagarria izan daitekeela aukera hau, batez ere, beste pertsona batek esanda nola funtzionatzen duen ikasten duzu denbora gehiegi galdu gabe. Beraz, metodo honekin jarraituko nuke!!

hau da nire ikaskide bat eta nik prezirekin egin dugun aurkezpena

">

miércoles, 16 de marzo de 2011

lehenengo astea!

Hau izan da gure lehengo astea irakasgai hontan, eta egia esanda oraindike z dakigu oso ondo nondik nora joko duen, baina bueno martxan jartzen hasi gara behintzat!

Egun hauetan hainbat programekin saltxeatzen ibili gara eta nik prezi-rekin ibili naiz. Asko gustatu zait programa hau, azkenean betikoa beste modu batean egiteko aukera ematen baitu.
Hala ere, nik uste dut hau dela modu hoberena gauzak ikasteko. Zuk programa bat erabiltzen saiatzen bazara, pixkana ikasiz joango zara. eta honela, azkenean ikasiko duzu.

Egunero gelan egindako lana saiatuko naiz hemen azaltzen eta gauza esanguratsuenak igotzen!

Bloga sortuta!!

kostata baina behingoz lortu dut blog bat irekitzea nire izenean, edo hori uste dut behintzat.

Blog honetan teknologia berrien irakasgaian egindakoa eta sortzen zaizkigun dudak eta gogoetak idazteko oso aproposa dela iruditzen zait, beraz, horretarako erabiliko dut!

Besterik gabe, astero idazten saiatuko naiz!