bueno dagoeneko kurtsoa bukatzen ari gara eta honekin batera gure magisteritzako diplomatura ere bukatzen dugu. Hurrengo urtean gutako batzuk lan munduan sartuko gara eta beste batzuk, berriz, ikasten jarraituko dute, baino bakoitzak bere bideari ekingo diogu elkarrekin hiru urte pasa ondoren. Hiru urte hauetan hainbat gauza ikasi ditugu eta beste hainbat dagoeneko ahaztu ditugu.
azkeneko trimestre hau nahiko motza izan da eta aterrizatu dugunerako bukatu da. Teknologia berrien ikasgai honetan, hasieran nahiko galdutak ibili ginen. Ez genuen ia ezer ulertzen eta ez genekien zehazki zer egin behar genuen. Baina pixkanaka, denon laguntzarekin antolatzen hasi ginen eta lanei ekin genien. lehenengo gauza egin genuena praktiketako eskoletako iktren konparaketa izan zen. Honekin batera, bi aurkezpen egin genituen, bat balio zuena eta beste bat balio ez zuena.
Behin honekin bukatuta, manifestuarekin eta muralarekin hasi ginen. Bi lan hauekin nahiko arazo izan genituen, izan ere, ez genekien oso ondo zer eta nola egin behar genuen. Genekien bakarra zen erakusketa batetarako zela, baino besterik ez. Baina galdetzen, azkenean lortu genuen jakitea zer zen. Horretarako, guk gure gogoeta egin genuen eta behin gogoeta eginda, taldeko guztien artean zer eta nola egin erabaki genuen. Horretarako, hainbestetan esandakoa jarraitu genuen, hau da, gure biziztan zehar motxila bete behar dugula. Ideia hori hartuz, manifestua eta murala egin genituen.
Honekin batera, asteazkenetan, programa ezberdinak erabiltzen ikasi dugu. Taldeka, batzuk besteei erakutsiz, lanak egiteko, ..., baina batzuk nola funtzionatzen duten ikasi dugu. Modu honetan, askoz atseginagoa egiten da hauen ikaskuntza, eta zuk probatzen baduzu, azkenean errazago ikasiko duzu beste norbaitek esaten baino.
Bestetik, astero, gure gogoetak eta lanak blogean jarri behar izan ditugu, eguneroko bat bezala. Honela, ikasgaiari orden bat ematen diogu, eta badakigu aurreko astean zertan egon garen, eta gogoeta bat bururatuz gero, bertan plazaratzeko aukera eman digu.
Eta lan eta ikasgai guztietan bezala, informazio osagarria ere bilatu ditut eta nahiko interesgarriak direla esango nuke.
Bukatzeko esan, oso gai interesgarria dela, baina nik beste kurtsoren batetan jarriko nuke, modu honetan, probetxu handiagoa aterako genioke. Baina tira, ez dugu esango inoiz ez dugula erabiliko!
animo guztioi eta ea zortea dakazuten bai lanean eta baita beste ikasketetan ere. Eta ez ahaztu hiru urte hauetaz!! muxu asko denontzat!!!
martes, 17 de mayo de 2011
lunes, 16 de mayo de 2011
"una imagen vale mas que mil palabras"
hezkuntza aldatu behar dugula uste dut. unibertsitatean hainbat irakaslek hori egiteko indarra eta gogoak eman dizkigute. Honen adibide garbia iaz plastikan egin genuen teknografia da. Plastikaren gaian zentratu ginen, baina azken finean hezkuntza guztiaren kritika bat da.
Nik uste dut hezkuntzari buelta emateko eman behar den lehenengo pausoa dagoen egoeraz ohartzea da eta behin hori eginda kritikatzeko gai izan behar gara. Horretarako marrazki hauek aurkitu ditut, irudi sinple batez hainbat gauza esaten baitituzte:
a
hemen ikusi dezakegu eskolak gaur egun fabrikak bezelakoak direla, eta umeak produktuak bezala iksuten direla.

hemen ikusi dezakegu nahiz eta adin berdina izan, haurrak oso desberdinark direla beraien artean, eta beraz, umea den bezalakoa onartu behar dugu. Eta argi dagoena da ume bakoitzak bere erritmoa duela eta hau errespetatu beharko genukeela.
Nik uste dut hezkuntzari buelta emateko eman behar den lehenengo pausoa dagoen egoeraz ohartzea da eta behin hori eginda kritikatzeko gai izan behar gara. Horretarako marrazki hauek aurkitu ditut, irudi sinple batez hainbat gauza esaten baitituzte:
ahemen ikusi dezakegu eskolak gaur egun fabrikak bezelakoak direla, eta umeak produktuak bezala iksuten direla.

hemen ikusi dezakegu nahiz eta adin berdina izan, haurrak oso desberdinark direla beraien artean, eta beraz, umea den bezalakoa onartu behar dugu. Eta argi dagoena da ume bakoitzak bere erritmoa duela eta hau errespetatu beharko genukeela.
ken robinson
Klasean behin ikusi genuen bideo bat etorri zait gaur burura, Ken robinsonena da, eta nire blogean egon behar dela uste dut. Izan ere, irakasle izango garen neurrian, horrelako gauzak eta ideiak gure buruetan izan behar ditugula uste baitut.
">
">
7. astea eta azkena!
aste honetan, ikasgaiari bukaera bat emateko asmoz tutoretza bat izan dugu. Bertan, gure sentipenak eta nola ibili garen kontatu diogu irakasleari. Eta aholku bezala, ikasgai hau lehenengo edo bigarren kurtsoan jarriko genukeela esan diogu, izan ere, orain ikusten eta ikasten ari garen programa hauei emango geniekeen erabilera handiagoa izango litzateke. Orain, unibertsitatea bukatzen baitugu eta batzuk lanera goaz, eta unibertitatean hainbeste aldiz erabili ditugun power pointak ordezkatu genezake. Baina tira, beharbada gure bizitzan zehar hainbat aldiz erabili beharko ditugu oraindik!
Asteazkenean, berriz, aurkezpenekin jarraitu genuen. Oraingoan gure taldeari tokatu zitzaion eta mariak egin zuen. nahiko gustora gelditu ginen taldeko guztiak egindako lanarekin. Beste taldeek ere oso lan politak eta gogoeta sakonak egin dituztela ikusi ahal izan dugu. Egun honekin, gure irakasgaiari bukaera eman diogu. Bloga txukundu baino ez zaigu gelditzen!

6. astea
oporretatik bueltan, lanean jarraitu genuen. Asteartean, gure aurkezpenarekin egon ginen, eta bukatu ere egin genuen. Vuvox programa erabili genuen hortarako eta honekin batera testu antzeko bat idatzi genuen irudien osagarri gisa.
Asteazkenean, berriz, aurkezpenekin hasi ginen. Hainbat taldek egin zuten aurkezpena eta asko gustatu zitzaidan nola programa ezberdinak erabiliz, eta irudiekin soilik, hainbat gauza esan daitezkeela ikusteak. Gehiengoak, vuvox edo prezi programak erabili dituzte hau egiteko, irudiak erabiltzeko programa aproposenak biatira.
ez zaigu ezer gelditzen bukatzeko!!animo guztioi!!!

vuvox programarekin egindako lanaren aurkezpena
gure aurkezpena egiteko garaian programa aukeratu behar genuen, eta vuvox erabiltzea erabaki genuen. Izan ere. argazkiak eta irudiak erabiltzerako orduan programa eraginkorrena hau zela iruditu zitzaigun. Hori honela izanda, irudiak jartzen joan ginen, eta ondoren, testu bat idatzi genuen honekin batera. Jarraian, gure aurkezpena txertatuko dut.
">
Hau izan zen idatzi genuena, eta irudiekin batera esan nahi genuena:
-Azken urte hauetan gure gizartean teknologiak ikaragarrizko aurrerapena eta eboluzioa izan du.
-Horregatik zurrunbilo baten moduan eskoletako geletan eta haurren bizitzan agertu da.
-Pixkanaka haurrak ordenagailuetara hurbildu dira baina horretarako irakasleek euren ezagutzak alor honetan sakondu behar izan dituzte.
-Ikasleak pixkanaka ordenagailuen munduan murgiletzen joan dira hauek jolaserako erabiliz, proiektu telematikoetan parte hartuz, idazketarako baliabide bihurtuz eta entretenitzeko erabiliz. Ordenagailua gelako jardueren osagarri bilakatu da.
-Baina noizbeinka itsutu gabe ordenagailuekiko distantzia bat hartzea beharrezkoa da horrela gelan izango duen erabilera antolatua eta orekatua izan dadin.

sábado, 14 de mayo de 2011
bilakatuz, transformamos
aurretik aipatu dudan bezala, ikasgai honetako lanetako bat erakusketa batetarako manifestu eta murala egin behar izan dugu. Hona hemen gelako gehienekin osatutako liburuxka, ikusteko aukera izan dezazuen:
honekin batera, erakusketaren bideoa daukazue, horrela erakusketan zer ikusiren ideia bat egin dezakezue!
ea gustatzen zaizuen!!
">
manifestuak
"> View more presentations from joxemi
honekin batera, erakusketaren bideoa daukazue, horrela erakusketan zer ikusiren ideia bat egin dezakezue!
ea gustatzen zaizuen!!
">
martes, 10 de mayo de 2011
Wordle programa
Programa ezberdinekin saltxeatzen jarraituz, honako honetan Wordle programa erabili dut. programa hau guztiz probetxagarria dela esango nuke batez ere zerbait esan nahi duzunean, baina hitzekin bakarrik esateko, inolako testu idatzirik gabe, inolako irudirik gabe, pentsatzeko soilik.
Hau da honako honetan egin dudana:
">
Hau da honako honetan egin dudana:
miércoles, 4 de mayo de 2011
aurkezpena
aurreko egun batean esan nuen bezala, iktren erabilera eskola ezberdinetan egindako konparaketa lana horrekin batera aurkezpentxo bat prestatu genuen. Behin prestatua genuenean, irakasleak esan zigun hori ez zela egin behar eta beste bat egin behar izan dugu. Baina hau eginda dagoenez, norbaitek ikusi nahi badu, nire blogera igotzea pentsatu dut:
">
">
eskolen IKTren konparaketa
Dagoeneko, praktiketako eskoletako IKT-ren konparaketa bukatu dugu. Lan honek gure gogoeta egiteko balio izan digu. Modu honetan, ikusi dugu eskoletan teknologia berriei geroz eta garrantzia gehiago ematen zaiela. hona hemen gure lana:
">
">
Suscribirse a:
Entradas (Atom)