bueno dagoeneko kurtsoa bukatzen ari gara eta honekin batera gure magisteritzako diplomatura ere bukatzen dugu. Hurrengo urtean gutako batzuk lan munduan sartuko gara eta beste batzuk, berriz, ikasten jarraituko dute, baino bakoitzak bere bideari ekingo diogu elkarrekin hiru urte pasa ondoren. Hiru urte hauetan hainbat gauza ikasi ditugu eta beste hainbat dagoeneko ahaztu ditugu.
azkeneko trimestre hau nahiko motza izan da eta aterrizatu dugunerako bukatu da. Teknologia berrien ikasgai honetan, hasieran nahiko galdutak ibili ginen. Ez genuen ia ezer ulertzen eta ez genekien zehazki zer egin behar genuen. Baina pixkanaka, denon laguntzarekin antolatzen hasi ginen eta lanei ekin genien. lehenengo gauza egin genuena praktiketako eskoletako iktren konparaketa izan zen. Honekin batera, bi aurkezpen egin genituen, bat balio zuena eta beste bat balio ez zuena.
Behin honekin bukatuta, manifestuarekin eta muralarekin hasi ginen. Bi lan hauekin nahiko arazo izan genituen, izan ere, ez genekien oso ondo zer eta nola egin behar genuen. Genekien bakarra zen erakusketa batetarako zela, baino besterik ez. Baina galdetzen, azkenean lortu genuen jakitea zer zen. Horretarako, guk gure gogoeta egin genuen eta behin gogoeta eginda, taldeko guztien artean zer eta nola egin erabaki genuen. Horretarako, hainbestetan esandakoa jarraitu genuen, hau da, gure biziztan zehar motxila bete behar dugula. Ideia hori hartuz, manifestua eta murala egin genituen.
Honekin batera, asteazkenetan, programa ezberdinak erabiltzen ikasi dugu. Taldeka, batzuk besteei erakutsiz, lanak egiteko, ..., baina batzuk nola funtzionatzen duten ikasi dugu. Modu honetan, askoz atseginagoa egiten da hauen ikaskuntza, eta zuk probatzen baduzu, azkenean errazago ikasiko duzu beste norbaitek esaten baino.
Bestetik, astero, gure gogoetak eta lanak blogean jarri behar izan ditugu, eguneroko bat bezala. Honela, ikasgaiari orden bat ematen diogu, eta badakigu aurreko astean zertan egon garen, eta gogoeta bat bururatuz gero, bertan plazaratzeko aukera eman digu.
Eta lan eta ikasgai guztietan bezala, informazio osagarria ere bilatu ditut eta nahiko interesgarriak direla esango nuke.
Bukatzeko esan, oso gai interesgarria dela, baina nik beste kurtsoren batetan jarriko nuke, modu honetan, probetxu handiagoa aterako genioke. Baina tira, ez dugu esango inoiz ez dugula erabiliko!
animo guztioi eta ea zortea dakazuten bai lanean eta baita beste ikasketetan ere. Eta ez ahaztu hiru urte hauetaz!! muxu asko denontzat!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario