lunes, 16 de mayo de 2011

vuvox programarekin egindako lanaren aurkezpena

gure aurkezpena egiteko garaian programa aukeratu behar genuen, eta vuvox erabiltzea erabaki genuen. Izan ere. argazkiak eta irudiak erabiltzerako orduan programa eraginkorrena hau zela iruditu zitzaigun. Hori honela izanda, irudiak jartzen joan ginen, eta ondoren, testu bat idatzi genuen honekin batera. Jarraian, gure aurkezpena txertatuko dut.

">

Hau izan zen idatzi genuena, eta irudiekin batera esan nahi genuena:

-Azken urte hauetan gure gizartean teknologiak ikaragarrizko aurrerapena eta eboluzioa izan du.
-Horregatik zurrunbilo baten moduan eskoletako geletan eta haurren bizitzan agertu da.
-Pixkanaka haurrak ordenagailuetara hurbildu dira baina horretarako irakasleek euren ezagutzak alor honetan sakondu behar izan dituzte.
-Ikasleak pixkanaka ordenagailuen munduan murgiletzen joan dira hauek jolaserako erabiliz, proiektu telematikoetan parte hartuz, idazketarako baliabide bihurtuz eta entretenitzeko erabiliz. Ordenagailua gelako jardueren osagarri bilakatu da.
-Baina noizbeinka itsutu gabe ordenagailuekiko distantzia bat hartzea beharrezkoa da horrela gelan izango duen erabilera antolatua eta orekatua izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario