lunes, 16 de mayo de 2011

7. astea eta azkena!

aste honetan, ikasgaiari bukaera bat emateko asmoz tutoretza bat izan dugu. Bertan, gure sentipenak eta nola ibili garen kontatu diogu irakasleari. Eta aholku bezala, ikasgai hau lehenengo edo bigarren kurtsoan jarriko genukeela esan diogu, izan ere, orain ikusten eta ikasten ari garen programa hauei emango geniekeen erabilera handiagoa izango litzateke. Orain, unibertsitatea bukatzen baitugu eta batzuk lanera goaz, eta unibertitatean hainbeste aldiz erabili ditugun power pointak ordezkatu genezake. Baina tira, beharbada gure bizitzan zehar hainbat aldiz erabili beharko ditugu oraindik!

Asteazkenean, berriz, aurkezpenekin jarraitu genuen. Oraingoan gure taldeari tokatu zitzaion eta mariak egin zuen. nahiko gustora gelditu ginen taldeko guztiak egindako lanarekin. Beste taldeek ere oso lan politak eta gogoeta sakonak egin dituztela ikusi ahal izan dugu. Egun honekin, gure irakasgaiari bukaera eman diogu. Bloga txukundu baino ez zaigu gelditzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario